24 urteko gizon bat atxilotu dute Pasaian ostegun goizalde honetan genero-indarkeria delitua egotzitza, ustez haren bikotekidari eraso egin ostean. Atxilotuak emakumeari eraso egin dio, eta heriotz-mehatxuak egitera iritsi da, sukaldeko labana bat zuela. Bere bizitza arriskuan ikusi ostean emakumea etxetik atera da, eta gertaerak salatu ditu. Genero-indarkeri kasu berri honekin bost dira azken egun hauetan izandako salaketak Hondarribia, Lasarte-Oria, Irun eta Altzan.
Ertzaintzak jaso duen salaketaren arabera, genero indarkeriako gertaera 01:00ak aldera izan da, Pasaian; bikotea hainbat adingaberekin bizi da.
Ordu horretan, gizonak eztabaida bat hasi du emakumearekin, eta indarra erabili du haren aurka, sukaldeko laban bat hartzera iritsiz, eta mehatxu eginez. Egoera horren aurrean, biktimak etxebizitzatik ihes egin du leiho batetik irtenda.
Gerateraren berri izan ondoren, Ertzaintzako agenteak bikotea bizi den etxera joan dira, eta ustezko erasotzailea atxilotu dute. 24 urte dituen gazte bat da.
Deja un comentario