Datorren astean iritsiko da Antzoki Zaharrera «Pánico». Coart+e & Felipe Andrés Produccionesen antzezlana uztailaren 30etik abuztuaren 2ra izango da ikusgai, 20etan. Guillermo Ortegak, Felipe Andresek eta Mon Ceballosek Leo, Max eta Joni haurtzaroko hiru lagunen papera egingo dute.
Leo mozkortuta dator Maxen etxera. Lotsatuta eta etsita, lagunari mesede bat eskatu dio: bere terapeuta izan dadila astebetez, hain zuzen ere, bere bikotekideak eman dion denbora ustezko krisiari erantzuna aurkitzeko. Max, bere aldetik, krisi existentziala pairatzen ari da, duela gutxi emastearengadik banandu zelako eta terapietara joan behar izan zuelako hori gainditzeko. Horrek ez zuen funtzionatu eta orain oreka espiritualaren, meditazio ariketen eta isiltasunaren fasean dago.
Gainera, arazo guzti hauei Joni gehitu behar zaie, Maxen anaia eta Leoren laguna. Arrakasta handiko telebista saio bateko aurkezlea kontzentrazio eta berekoikeria arazo handia duena.
Hirurek, elkarbizitza behartu eta traketsetik abiatuta, egoera sinezgaitz eta komikoetara iritsiko dira bizitza kaotikoak aurrera atera ahal izateko.
Deja un comentario