Inicio » Idiomas » Euskera » Pandemiaren ondorioak aztertuko ditu Etorkizuna Eraikitzen udako ikastaroak
Jardunaldi

Pandemiaren ondorioak aztertuko ditu Etorkizuna Eraikitzen udako ikastaroak

Manuel Muñiz Espainia Globaleko Estatu-idazkariak nazioarteko agertokiaren ikuspegi geopolitikoa eta geoekonomikoa emango du irailaren 4an, asteartean

Manuel Mñiz, Espainia globaleko estatu-idazkaria. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

‘Etorkizuna eraikiz, agertokiak eta pandemiaren osteko desafioak‘ izenburupean, Gipuzkoa Foru Aldundiak udako ikastaro bat antolatu du urtero bezala Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan. Ikastaroa irailaren 4an, ostirala, izango da eta bertan, koronabirusaren pandemiaren ondorioak aztertuko dira. Aurtengo hizlari nagusia Manuel Muñiz izango da, Espainia Globaleko Estatu Idazkaria, eta egungo nazioarteko egoera aurkestuzko du, ikuspegi geopolitikotik zein geoekonomikotik.

Jardunaldia bi multzotan banatuko da eta parte hartzea eta bertaratutakoekin hitz egitea sustatuko da. Lehenengo blokean, hizlariak teknologiaren gaitasun eraldatzailea eta dinamika geopolitiko eta geoekonomikoetan duen eragina aztertuko ditu. Bigarren bloquea Xabier Larrañaga Ogasun diputatuak eta Muñizek berak zuzenduko dute, eta ekoizpen-ereduetan eta ondoriozko produktu eta zerbitzuetan izandako aldaketa azkarrei buruz arituko da, baita hartu den ordena soziala mehatxatzen duen desberdintasun sistematiko baten zantzuei buruz ere.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia eta Ikerketa arduradun Xabier Barandiaranek eta Sinnergiak Social Innovation-eko zuzendari Alfonso Uncetak zuzenduko dute ikastaroa. Markel Olano ahaldun nagusia eta Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izango dira ikastaroaren buru, eta Ogasuneko foru diputatu Jabier Larrañagak hartuko du parte.

Egungo egoera ikusita, ikastarora joatea mugatua izango da, baina interesa duten guztiek ‘streaming’ bidez jarraitu ahal izango dute jardunaldia.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete