Inicio » Idiomas » Euskera » Ostiraletik aurrera euskaldunek beste autonomietan botikak eros ditzakete

Ostiraletik aurrera euskaldunek beste autonomietan botikak eros ditzakete

Bihartik, urtarrilaren 12tik, aurrera, euskal herritarrek errezeta elektronikoa elkarreragingarria duten beste autonomia erkidego batzuetako farmazietan hartu ahal izango dituzte botikak

Bihartik, urtarrilaren 12tik, aurrera, euskal herritarrek errezeta elektronikoa elkarreragingarria duten beste autonomia erkidego batzuetako farmazietan hartu ahal izango dituzte botikak (Madrilen, Andaluzian eta Balearretan eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetan ez beste guztietan). Errezeta elektroniko elkarreragingarria duten autonomia erkidegoetako pazienteek, berriz, Euskadiko farmazietan hartu ahal izango dituzte, nahikoa da osasun-txartela aurkeztea. Horixe jakinarazi du gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpón Sierrak.
Kalkulatzen da 2016an Euskaditik kanpora zeuden 132.000 pertsonari saldu zitzaizkiela botikak Estatuko gainerako autonomia erkidegoetako farmazietan. Pertsona horiek guztira 663.212 errezeta behar izan zituzten.
Lurraldeen arabera, errezeten % 50 Euskadirekin muga egiten duten autonomia erkidegoetan bideratu ziren, Nafarroan, Kantabrian, Errioxan eta Gaztela eta Leonen. Gainerako autonomia erkidegoei dagokienez, Galizian, Valentzian, Andaluzian eta Extremaduran, guztiaren % 9 bideratu zituzten bakoitzean.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe