Gipuzkoako Foru Aldundiak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei omenaldi ekitaldi bat egingo die datorren maiatzaren 5ean, «Oroimen izpiak. Artea eta hitzak, ETAren basakeriari aurre» erakusketaren barruan. Erakusketa bi hilabetez egon da ikusgai Koldo Mitxelena Kulturunean, eta beste bi aste luzatu da, jakin ondoren ETA bere jardueraren amaiera iragartzekoa dela maiatzaren lehenengo asteburuan.
Foru arduradunek erabaki dute erakusketa amaitutzat emateko ekitaldi bat antolatzea «arreta indarkeria, estortsioa eta larderia pairatu dutenen gainean jartzeko. Gizon eta emakume horiek ditugu gogoan, eta beste edozein gogoeta baino lehen, argi eta garbi utzi behar dugu igaro berri dugun gure historiaren garai ilun hori erabat bidegabea eta alferrikakoa izan dela. Ezinbestekoa da gure atzetik datozen belaunaldiei garbi adieraztea erailtzea gaizki egon zela, bihar-etzi berriz halakorik gerta ez dadin».
Markel Olano diputatu nagusia eta Denis Itxaso lehen diputatu nagusiordea izango dira buru ekitaldian eta Gipuzkoako gizarteko hainbat pertsona egongo dira gonbidatuta. Bertan izango dira, besteak beste, Juan Kruz Igerabide eta Aritz Gorrotxategi idazleak; Maixabel Lasa Terrorismoko Biktimei Laguntzeko zuzendari ohi eta Juan Mari Jauregiren alarguna; eta Karlos Gimenez pianista ere han izango da.
«Sentimendu gazi-gozo arraro bat nagusitu zaigun une hauetan, beharrezkoa iruditu zaigu biktimei begira jartzea eta zentzugabekeria hori gehien pairatu duten pertsonak gogora ekartzea. Oroimena, justizia, esperantza eta etorkizuna ardatz dituen mezu argia sortzen lagundu nahi dugu, eta horretarako modurik onena da hausnarketa, hitza, enpatia eta hainbeste aldiz gordetako emozioak bidelagun hartzea. ETAren amets gaiztoa atzean gelditu da, baina intolerantzia bortitzaren ondorioak hor daude oraindik.», adierazi dute Aldundiko ordezkariek.
«Oroimen izpiak» erakusketa ETAren biktimei babesa adierazteko ekitaldi baten bidez amaitzen da
Gipuzkoako Foru Aldundiak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei omenaldi ekitaldi bat egingo die datorren maiatzaren 5ean, «Oroimen izpiak. Artea eta hitzak,
Deja un comentario