Inicio » Idiomas » Euskera » ‘Oporretan euskaraz’ udalekuak martxan berriro bihartik aurrera
Donostia

‘Oporretan euskaraz’ udalekuak martxan berriro bihartik aurrera

Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan jarriko ditu berriro “Oporretan Euskaraz” udalekuak bihar asteazkena, uztailak 22. Bi eguneko etena eta gero, Donostiako

Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan jarriko ditu berriro “Oporretan Euskaraz” udalekuak bihar asteazkena, uztailak 22. Bi eguneko etena eta gero, Donostiako Udalak udalekuak berrabiarazteko erabakia hartu du egungo egoeraren eta tokiko osasun datuen azterketa egin eta gero.

Udalak antolatzen dituen udaleku horien diseinuak osasun neurri guztiak zorrotz betetzen ditu. Batetik hiriko zenbait auzotako 9 eskoletan antolatu dira jasotze puntuak eta haurren sarrera mailakatua egiten da pilaketak saihesteko. Bestetik, haurrak iritsi bezain laster, tenperatu hartzen zaie eta eskuak garbiarazten zaizkie. Horrez gain, talde txikiak antolatu dira, distantzia sozialak zorrotz mantentzen dira eta egoera berrira egokituriko jokoak eta jarduerak antolatzen dituzte.

Udalekuak antolatu ez diren bi egun horiengatik dagokien kuotaren zati proportzionala itzuliko zaie familia guztiei.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe