Inicio » Idiomas » Euskera » Opor hauetarako familia-jarduerak Kutxa Ekogunearekin
Aisialdia

Opor hauetarako familia-jarduerak Kutxa Ekogunearekin

Natura, yoga, artea... oso proposamen interesgarriak daude egun hauek aberasteko

Esperientzia hauteko bat. Argazkia: Kutxa ekogunea

Urtebeteko etenaldiaren ondoren, Kutxa Ekogunea Aste Santuan eta Pazko Astean itzuliko da. Programa honek hainbat ideia eta jarduera proposatzen ditu familia osoak naturaz goza dezan tailerren eta ikuskizunen bidez. Izen-emateak zabalik daude dagoeneko eta esteka honetan egin daitezke. Hauek dira proposatzen dituzten jarduerak:

‘LAND ART familian, natura marrazten’. Idoia Lizeagaren eskutik

Esperientzia familiar honetan ilargierdi itxurako bide bat marraztuko dute partaideek, adarrak eta hazi-bolak dituena.  Hazi-bolak edo Nendo Dango (buztin-bolak japonieraz) antzinako labore-mota bat dira, lurra haziak dituzten buztin-bolekin ereitean datzana, lurra luberritu beharrik gabe. Hazi meliferoak ereingo dituzte partaideek, udaberrian ernaldu eta loratzen direnean, erleek elikatzeko aparteko lekua izan dezaten.

Formatua: tailer kooperatiboa Noiz 2021/04/01ean, osteguna eta 2021/04/02an, ostirala Ordua: 10:00-11:30 | 11:30-13:00 Ordu kopurua: 1,5/saioa Lekua: Kutxa Ekogunea  Hizkuntza: elebitan Prezioa:5 € Adina: familiak

Kolorez beteriko…  Ipuin antzeztua, Saioa Aizpuruaren eskutik

Kolore, kolore eta gustu guztiak. Denontzat, denontzat ez dira berdinak. Urdina… zuk nahi duzu urdina. Nik maiteago horia. Bien artean berdea sortuko da. Ezkerra, eskuina, gibel edo aintzina. Bakoitzak bere bidea. Egitea onena!

Formatua: ipuin antzeztua Noiz 2021/04/03an, larunbata Ordua: 11:00-12:00 Lekua: Kutxa Ekogunea Hizkuntza: euskaraz Prezioa: 7 €

‘Lurrak ahots bat badu, hori da didgeridooarena’ Iban Nikolai, eta Maitri Ugalderen eskutik

Australiar aborigenek diote Amalurraren soinu guztiak elkartuko balira, didgeridooaren zurrunbiloa aterako litzatekela. Didgeridoo bakoitzak bere ahots propioa du eta termitek hustutako eukaliptozko enbor bat da.

Solasaldi honetan australiar mitologiaren bi ipuin kontatuko dira, marrazkien eta naturaren musikaren laguntzarekin. Bukaeran bakoitzak didgeridoo bat egin, irudiekin apaindu eta jo ahal izango du.

Formatua: sormena eta musika tailerra Noiz 2021/04/04an, igandea Ordua: 11:00-12:30 Lekua: Kutxa Ekogunea Hizkuntza: euskaraz Prezioa: 8 €

‘Yoga naturan familian’ Marta Madhurairen eskutik

Esperientzia honek, tribu txiki bakoitzaren erritmoa errespetatzen du familiako kide guztien arteko loturak hurbiltzen eta indartzen ditu. Familiek saio solteetan eman dezakete izena, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik yoga praktikatu izana.

Formatua: yoga saioa Noiz 2021/04/06tik 11ara Ordua: 11:00-12:15 Ordu kopurua: 1,15/saioa Lekua: Kutxa Ekogunea Hizkuntza: elebitan Prezioa: 7 €  (3 urte arteko haurrak doan)

‘Landareen aztarnak: zianotipia laborategia’ Itziar Unzurrunzagaren eskutik

Gure inguruko landareak, loreak eta algak izango dira egingo ditugun zianotipien oinarri. Zianotipia argiarekin egiten den inprimaketa teknika da. Soluzio fotosensiblea dela medio, eguzkiaren argiarekin harreman zuzena edukitzerakoan papera edo oihala urdintzen ditu, plantxa gisa erabili dugun landare edo algaren aztarna erreserbatuz.

Formatua: estanpazio tailerra Noiz 2021/04/06an, asteartea eta 2021/04/08an, osteguna Ordua: 16:00-18:30 Ordu kopurua: 2,5/saioa Lekua: Kutxa Ekogunea  Hizkuntza: euskaraz Prezioa: 10 € (6 urte arteko haurrak doan)

‘Natura, jasangarritasuna, konpromisoa eta bizitza: Euskal artilea ezagutu’ Mutur Beltz asoziazioaren eskutik

Euskal Herriko artilearen munduan murgilduko dira parte hartzaileak, artilea lantzeko beharrezkoak diren prozesuak ezagutzeko: ilea moztea, garbitzea, jorratzea eta kardatzea. BiziKarderrekin (artilea kardatzeko bizikleta) eta BiziRuekarekin (bizikleta baten gainean iruteko gurpila) egiten den lanaren erakustaldia egingo dute, iruteko teknika tradizionala zurezko ziriarekin ikasiko dute eta, azkenik, Mutur Beltz zintzilikario bat sortuko dute aurpegi beltzeko Karrantzako artilararekin.

Formatua: artile tailerra Noiz 2021/04/11an, igandea Ordua: 11:00-13:30 Lekua: Kutxa Ekogunea Hizkuntza: elebitan Prezioa: 8 €


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe