Datorren igandean, apirilaren 25ean, Oihana Varelak EZ ikuskizuna aurkeztuko du Egiako Gazteszena kultur etxean. Proiektu hau zentsurari buruzko gogoeta bat da, konkretuki autozentsuraren inguruan kokatua dagoen mugimendu, ahots eta irudi ikerketa bat. Zuzendariak hitzaren eta hizkuntzaren boterea landu nahi du, berezko lengoai bat sortu nahian.
Ikuskizun honetarako sarrerak Donostia Kulturaren web orrian daude eskuragarri, 10 eurotan.
Zuzendariak erabili duen erreferentzia artistikoetako bat performancea da, konkretuki 80. hamarkadakoa. Hasierako ikerketa horretan oinarritu du proiektua.
Deja un comentario