Inicio » Idiomas » Euskera » Noria erraldoiaren desmuntatze lanak bihar bukatuko dira

Noria erraldoiaren desmuntatze lanak bihar bukatuko dira

Garabi espezifiko baten iristea falta da baina, Donostiako Udalaren kalkuluen arabera, Gabonetako noria erraldoia bihar egon beharko litzateke desarmatuta. Oraintxe

Garabi espezifiko baten iristea falta da baina, Donostiako Udalaren kalkuluen arabera, Gabonetako noria erraldoia bihar egon beharko litzateke desarmatuta. Oraintxe bertan ‘zangoak’ falta dira bakarrik.

Ernesto Gasco alkateordeak ezin izan du zehaztu Lan Ikuskaritzak noriaren jabea den enpresari jarri beharko dion isuna. Gascoren esanetan, arazoak hasi ziren momentutik Lan Ikuskaritza eta Udala elkarlanean aritu dira. Gogora dezagun desmuntatze lanen segurtasuna ez zela hoberena, eta horregatik espedientea ireki ziotela enpresari. Hori eta gero, atzo arratsaldean lanak jarraitzeko baimena eman zioten berriro.

Noriaren azken zatia kentzeko 10 ordu beharko dira, dio Gascok, eta eguzkiaren argiarekin egitea hobeagoa denez, lanak biharko 7.00tatik aurrera hasiko dira berriro. Atzorako espero zen desmuntatze prozesuaren bukaera, baina segurtasun neurrien faltarengatik gelditu zuten agintariek. EH Bilduk Eneko Goia alkateari zuzendutako galdera bat erregistratu du horregatik.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe