Inicio » Idiomas » Euskera » Nerea Loiolak irabazi du Raúl Guerra Garrido lehen beka

Nerea Loiolak irabazi du Raúl Guerra Garrido lehen beka

Goizane Álvarez: “Proiektu irabazleak balio demokratikoen eta aurrerapen sozialaren defentsa izan behar du ardatz nagusi gisa eta beka honekin Raúl Guerra Garridoren bere memoria gorde nahi da, bakearekin eta askatasunarekin konprometitutako gizona"

Nerea Loiola idazleak irabazi du «Ardi Galduak» proiektua garatzeko Raúl Guerra Garrido lehen beka. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak lehen aldiz ematen du beka hori, eta 25.000 euroko aurrekontuko diru-hornidura du. «Ardi Galduak» ipuin bilduma bat da, euskaraz, eta 2024a amaitu baino lehen argitaratuko dira, beranduenez.

Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian emandako prentsaurreko batean, Álvarezek, bekaren irabazle Nerea Loiolarekin eta Raul Guerra Garridoren alargun Maite Espinosarekin batera, azaldu du Kultura Departamentuak «Raúl Guerra Garrido» izeneko beka aurtengo udaberrian sortu zen, edozein arte-diziplinetan jatorrizko lan bat sortzeko. Beka lurraldeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egin ahal izango da, hots, euskaraz edo gaztelaniaz.

Adierazi duenez, proiektu irabazleak «balio demokratikoen eta aurrerapen sozialaren defentsa izan behar du ardatz nagusi gisa». Gainera, beka hau Raúl Guerra Garrido idazlea omentzeko helburuarekin bultzatu da. Idazle «aparta» izateaz gain, 1976an Nadal saria eta 2006an Letren Sari Nazionala jaso zituen Raul Guerra idazlea eta bere lana omendu nahi ditu. Bestalde, Guerra Garrido «bakearekin eta askatasunarekin konprometitutako» gizona izan zen. Beraz, «beka honekin bere memoria gorde nahi da».

Nerea Loiola, 1985ean Deban jaioa, Ingeniaritza Mekanikoan graduatua da eta matematikako irakaslea izan zen. 2022. urteaz geroztik literatu du ogibide. 2021ean «Epizentroa» liburua argitaratu zuen, euskaraz hasieran eta 2022an gaztelaniaz. Liburu honekin hainbat aintzatespen lortu ditu: batetik, Berriaren irakurleek «Epizentroa» jo zuten urteko libururik onena, eta, bestetik, Euskadi Literatura Saria jasotzeko hautagaien artean egon zen.

Egun, ostegunero, Berria egunkarian argitaratzen den «Larrepetit» izeneko zutabean idazten du. Gainera, B2 mailako euskera ikasleentzako “Idatzi behar nizkizunak” izenburua duen eleberri beltza argitaratuko du aurki Erroa argitaletxearekin. Erein argitaletxearekin argitaratuko duen Eskapu bildumako bigarren liburuak ere argia ikusiko du aurtengo udazkenean. “Azken denbora” izenburupean. Azkenik, Lamia Produkzioak ekoizten duen «Udamina» filmaren gidoia lantzen ari da, Imanol Rayo zuzendariarekin eta Carlos Bassas idazlearekin batera. Gidoia Greziako Thessaloniki International Film Festival-ean saritua izan da.

Loiolak adierazi du “Beka honek urtebeterako soldata «duin» bat bermatuko dit eta, beraz, emango dit aukera urtebetez nire sorkuntza proiektu bati benetako lehentasuna emateko. Oso pozik nago aukera hau niri eman didatelako, baina halako gehiago behar dira: hor kanpoan kultura sortu nahian dabilen euskaldun mordoxka bat dago, baliabide faltagatik euren proiektua garatu ezinik dabilen artista asko, eta baldintza prekarioetan orekak egiten dabilen beste asko. Eta ez da posible. Euskarazko kultur sorkuntza beharrezkoa da eta instituzioen babesa ezinbestekoa”.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete