Inicio » Idiomas » Euskera » Naturkonek eukaliptoen landaketa politika salatu du

Naturkonek eukaliptoen landaketa politika salatu du

Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa den Naturkonek komunikatu baten bidez salatu du eukaliptoak landatzearen efektu kaltegarriaz. «Gure

Gipuzkoako 16 erakunde naturalista eta kontserbazionistak sortutako kolektiboa den Naturkonek komunikatu baten bidez salatu du eukaliptoak landatzearen efektu kaltegarriaz. «Gure mendien kolorea aldatzen ari da: pinuaren kolore beltza atzean utzi eta Australiako eukaliptoaren kolore urdinara doaz. Aldundiari bost axola halakoak, pinu zaharren matarrasak diruz laguntzearekin nahikoa ez, eta eukalipto-landaketen aurrean ez ikusiarena egiten baitu; Aldundiak ez du Natur Parkeetan (Izarraitzen edo Arnon, esaterako) eukaliptoa landatzearen ondorioz ezertxo ere egin».
Elkarte naturalistaren esanetan «kalte ekologikoa larriagoa da zenbait espezieren kasuan, hala nola anfibioak, pinuek eta, batez ere, eukaliptoek, haien bizi-zikloa galarazten baitute, Aranzadi Zientzia Elkartearen lanak oraintsu erakutsi duenez». Europa Batasunak 2050erako negutegi-efektua eragiten duten gasen isuriek % 80 murrizteko helburua basorik gabe nola lortu nahi duen, dio Naturkonek.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete