Inicio » Idiomas » Euskera » Nafarroan izango da Donostiako Musika Hamabostaldia, Leyren, Musika Aitzaki zikloarekin

Nafarroan izango da Donostiako Musika Hamabostaldia, Leyren, Musika Aitzaki zikloarekin

Musika Hamabostaldiaren ziklorik ibiltariena da Musika Aitzaki, jaialdiak abuztuan antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizunak, Donostiatik kanpo, Arabara, Nafarroara eta Iparraldera

Monasteriodeleyre.com

Musika Hamabostaldiaren ziklorik ibiltariena da Musika Aitzaki, jaialdiak abuztuan antolatzen dituen kontzertu eta ikuskizunak, Donostiatik kanpo, Arabara, Nafarroara eta Iparraldera eraman ohi dituen egitaraua. Nafarroan, Leyreko Monasterioan ospatuko da hitzordua, Ana Belén García organistak eta Ander Tellería akordeoilariak eskainiko duten kontzertuarekin, abuztuaren 17ko larunbatean.

Milaka urte dituen Leyreko Monastegiko abadia-elizako organoa Nafarroan erreferentziazko instrumentua da gaur egun. Akordeoiak eta organoak interpretatutako programa originala gozatzeko aukera izango dugu Leyren, egungo kontzertuetan ezohikoa den tandema. Cabanilles, Bach, Piazzola eta Gershwin bezalako konpositoreen musika entzungo dugu.

Ana Belén García andoaindarrak piano, klabizenbalo eta organoko goi-mailako ikasketak egin zituen. Donostiako Goi Mailako Musika Ikastegian, Musikenen, bukatu zituen organo ikasketak, Esteban Landart edota Loïc Mallié bezalako irakasleekin osatu zuelarik bere prestakuntza. Hainbat maisuren gomendioak jaso ditu, hala nola, Brett Leighton, Michel Bouvard, Joris Verdin, Louis Robilliard, Montserrat Torrent, Jacques van Oortmerssen, Daniel Roth, Wolfgang Zerer, Peter van Dijk… ‘Enrique Lartundo’ Fundazioko bekaduna izan da behin baino gehiagotan eta Pau-ko L’Ecole Nationale de Musique-n ‘Mention Tres Bien a l’Unanimité’ eskuratu zuen, organoaren espezialitatean, Jesús Martín Moro maisuarekin.

Ander Tellería donostiarrak akordeoi errepertorioa eraberritu du bere ikerketa lanari eta musikako garai zein estiloen nahasketari esker. Akordeoi mesotonikoa sortu izanak, Glenn Wilson edota Alon Sariel bezalako antzinako musikaren interpretatzaileekin lan egiteko aukera eman dio, eta obra berriak enkargatu ahal izan dizkio, besteak beste, Snezana Nesic konpositoreari. Mundu osoko jaialdi ezagunetan aritu da akordeonista bezala, eta bakarlari bezala ere kontzertu esanguratsuak eskaini ditu izen handiko hainbat orkestrarekin.

Sarrerak eta informazio zabalagoa:
www.quincenamusical.eus


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete