Inicio » Secciones » Cultura » Musika garaikidearen zikloa Hamabostaldiko gauzarik berritzaileenekin dator

Musika garaikidearen zikloa Hamabostaldiko gauzarik berritzaileenekin dator

Bihartik aurrera, osteguna, Hamabostaldi Musikalak musika abangoardiaren tendentziarik berritzaileenean murgildutako musikoei emango die lekukoa. Lau pproposamenek osatzen dute musika garaikide

Ricardo Descalzo. Foto: Quincena Musical

Bihartik aurrera, osteguna, Hamabostaldi Musikalak musika abangoardiaren tendentziarik berritzaileenean murgildutako musikoei emango die lekukoa.
Lau pproposamenek osatzen dute musika garaikide zikloa.

Sonido Extremo, abuztuak 18, 20.00etan, Musikenen.
Musika garaikide zikloak 2008an sortutako Sonido Extremo taldearen esku uzten du aurten irekiera. Interpretatzeko duen maila altuak eta Espainiako musikaririk handienetakoekin duen erlaxio estuak beraien proposamenak arrakasta handiz aurkeztera eraman dute talde hau penintsula osoan zehar.

Iruñeako Ganbera Abesbatza, abuztuak 20, 20.00etan, Kursaalean.
Koralak XX.mendeko ahots piezez osatutako sorta bat proposatzen du, gaur egungo koral musikaren paper garrantzitsua azpimaratzeko.

Ricardo Descalzo, abuztuak 24, 20.00etan, Kursaalean.
Pianojole honek instrumentuaren inguruan ditugun aurreusteak urratzeko erronka luzatzen du, zein musika-kutxa, iman, motore, gailu elektroniko, eta abarrekin aldatuta eta zabalduta ikusiko den.

Sigma Project, abuztuak 27, 20.00etan, Kursaalean.

Hamabostaldiak sorkuntza berriekin duen konpromesua, Alberto Posadasen ‘Poetica del Laberinto’ ziklo europarraren estreinaldiarekin bukatuko da. Posadas espainiarra itzal handiko autorea da nazioarte mailan.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe