Inicio » Idiomas » Euskera » Musika eta mendia Donostiako Orfeoiarekin eta Urmugarekin
Esperientzia

Musika eta mendia Donostiako Orfeoiarekin eta Urmugarekin

"Guretzat esanahi berezi dute Orhi eta Hiru Erregeen Mahaian emango ditugun kontzertuek", esan du Sainz Alfarok

Argazkia: Urmuga

Musika eta mendia, horixe izango da Donostiako Orfeoiak Urmuga proiektuarekin batera proposatzen duen konbinazioa. Uztailaren 14tik abuztuaren 1era, proiektu honek lurralde osoko mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du. Orfeoiak 6 kontzertutan parte hartuko du. “Bereziki azpimarratu nahi genituzke Orhi Mendian eta Hiru Erregeen Mahaian egingo ditugun emanaldiak, historikoa izango baita mendia eta kantua horrela uztartzea, inoiz egin ez den moduan», azaldu du Jose Antonio Sainz Orfeoiko zuzendariak.

Uztailaren 30ean Orhin eta abuztuaren 1ean Hiru Erregeen Mahaian egingo diren bi kontzertu horiez gain, Orfeoiak kontzertua eskainiko du uztailaren 21ean Lareoegiko urtegian, Aralarren; 22an Aizperron, Aralarren bertan; uztailaren 26an Etxauzian, Baigorrin; eta uztailaren 30ean Lojanz Iturrian, Erremendian.

Miguel Zeberio eta Felipe Uriarte Urmuga proiektuaren bultzatzaileek Orfeoiaren parte-hartzea eskertu nahi izan dute gaur goizean. «Gauden egoeran egonda, jendeari poza eman nahi diogu».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa