Mugikortasuneko Sailak aldaketak egingo ditu San Martingo trafikoan zirkulazioa hobetzeko. Horrela, hurrengo asteko astearte edo asteazkenean, uztailaren 9an edo 10ean, San Martin kaletik Hondarribia kalera dagoen biraketa kenduko da. Egun, seinaleak ezarrita daude eta era berean, bide alternatibo bat seinaleztatuko da aparkaleku publikoaren bilaketa errazteko. Gainera, lehen egunetan zehar mugikortasun agenteek biraketa egiteko debekua adieraziko dute.
Askatasunaren Hiribidera edo Boulevard-era joan nahi duten gidariek San Martín kaletik Foruen Pasealekuraino joan beharko dute, ondoren República Argentina kaletik sartzeko. Aldiz, Hondarribia kalera sartu nahi dutenek Prim kaletik egin beharko dute, ondoren Larramendi kaleko biraketatik sartzeko.
Mugikortasun sailaren gomendioa hirira etorriko diren pertsonek parking periferikoenak erabiltzea da, ostera hiriko erdigunera garraio publiko bidez iritsiz.
Mugikortasuneko eta Garroietako zinegotziak, Pilar Aranak, azpimarratu du “aldaketa honen helburua San Martineko biraketatik Hondarribia kalera arte doan bidea babestea da, garraio publikoari lehentasuna ematen. Honela, Hondarribia kalean zehar doan zirkulazioa eta trafikoa, eta bertako biraketa Askatasunaren Hiribidera lasaitu eta gehiago zentzuztuko da. Kontuan izan behar da zona honetako trafikoa dentsitate handikoa dela, batez ere, udarako hilabeteetako ordu zentraletan.
Zinegotziak gehitu du, “Easoren itxieraren ondoren trafiko asko bidegurutze horretara lekualdatu dela. Beraz, neurri honen arrazoi nagusia dagoen kontzentrazio altuaregatik izan da 30eko kale batean. Auto-ilara hauek kolapso batzuk sortzen dituzte Hondarribia kaletik, San Martingo ezkerreko karrilera, Askatasunaren Hiribidera dijoana, zubiraino iristen.”
Deja un comentario