Montxo Armendárizek Tasio (1984) film zaharberritua aurkeztu du gaur Donostia Zinemaldian; bertan estreinatu zuen, hain zuzen, duela 40 urte. Euskadiko Filmategiak 4K-n L’immagine Ritrovata laborategietan zaharberritu duen filmak Klasikoak saila inauguratu du Victoria Eugenia antzokian. Zuzendari nafarrak bertan jaso du Euskadiko Filmategiaren saria, Joxean Fernándezen eskutik (erakundeko zuzendaria).
Armendárizek Zuzendaritza Onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen 27 ordu (1986) filmarengatik eta Film Onenaren Urrezko Maskorra Las cartas de Alou (1990) pelikularengatik.
Bestalde, Armendárizek Euskadiko Filmategiaren saria jaso du, Joxean Fernández erakundeko zuzendariaren eskutik.
Deja un comentario