Miramongo Matinéeen zikloari ekingo zaio larunbat honetan, urtarrilaren 18an, 11:00etan, Kolpeka, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko (EOS) perkusionistek soilik osatutako tadearen eskutik.
‘Soinuen aniztasuna’ izenburupean, Jesus Salvador Chapiren Tendresa, Mark Forden Stubernic edo Iannis Xenakisen Okho bezalako obrak joko dituzte Euskadiko Orkestra Sinfonikoko hiru perkusionistek: Anthony Lafargue, Hector Marques eta Igor Arostegi.
Kontzertuko obren artean «El espejo de mi alma» ere nabarmentzen da, bakarkako bibrafonozko obra, Anthony Lafargue EOS-ko perkusio-bakarlariak konposatua. Hain zuzen ere, bera arduratuko da kontzertuan lan hau interpretatzeaz.
Sarrera solteak 7 €-ren truke salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.
Miramongo Matinéetara joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.
Egitaraua
Ramon Humet, Mantra II [5’]
Iannis Xenakis, Okho [13’]
Jesús Salvador Chapí, Tendresa [7’]
Mark Ford, Stubernic [9’]
Anthony Lafargue, El Espejo de mi alma [8’]
Nebojsa Jovan Zivkovich, Trio per uno, Op.27 (III. Molto energico) [8’]
Deja un comentario