Inicio » Secciones » Cultura » Milioi bateko laguntzak euskararen erabilera sozialaren alde lan egiten dutenentzat

Milioi bateko laguntzak euskararen erabilera sozialaren alde lan egiten dutenentzat

Euskararen erabilera sozialaren esparruan lanean ari diren elkarteei, erakundeei eta norbanakoei zuzendutako diru laguntza deialdia onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko

Euskararen erabilera sozialaren esparruan lanean ari diren elkarteei, erakundeei eta norbanakoei zuzendutako diru laguntza deialdia onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kontseiluak. 1.172.715 eurorekin hornituta egongo da. Joan den urtean, Gipuzkoan 186 proiektu babestu ziren deialdiaren bitartez.

Hautagaiak mota honetakoak izan daitezke: euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak; prestakuntza aldiak euskaraz egiten dituzten lantokiak; erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak; itzulpen praktikak egiteko bekak; eta informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete