Donostiako Harrera Sareak migratzaileen alde lan egiten du, bere egoitza Antiguako gaztetxean, Txantxarrekan, dago kokatuta eta Amara Zaharrean materiala jasotzen hasia da, konkretuki La Bodeguilla tabernan.
Hiritar Sareak deialdia luzatu dio biztanleei arropa (zehazki galtza motza eta luzeak, zapatak, jertseak eta jakak), motxilak, janaria (gailetak, olioa, dilistak, kuskusa, tea…) eta gainontzeko behar-beharrezko produktuekin lagundu dezaten.
Aldi berean, kontu korronte bat badago eta bertan donostiarrak migratzaileei laguntzeko aukera izango dutela azpimarratu dute. ES35 3035 0063 84 0630077557.
Deja un comentario