Inicio » Idiomas » Euskera » Migranteak: Harrera Sareak eguneko zentro bat behar dela diote Donostian geratu nahi dutenentzat

Migranteak: Harrera Sareak eguneko zentro bat behar dela diote Donostian geratu nahi dutenentzat

Kalean lotan zeuden 30 pertsonez gain, hirian beste 200 migratzaile inguru daudela kalkulatu du Donostiako Hiritarron Harrera Sareak. Kolektibo honen

La Red de Acogida Ciudadana el pasado agosto en el Ayuntamiento. Foto: A.E.

Kalean lotan zeuden 30 pertsonez gain, hirian beste 200 migratzaile inguru daudela kalkulatu du Donostiako Hiritarron Harrera Sareak. Kolektibo honen kideek gaur goizean adierazi dutenez, migratzaileen aferak asteak daramatza protagonismo nabarmena izaten. Bi hilabete pasa dira Antiguako Txantxarreka gaztetxearekin bat egin zutenean hiriko migratzaileei harrera gune bat eskaintzeko asmoz. Une honetan, 16 pertsonek egiten dute lo gaztetxean eta Harrera Sareak Zorroagan lo egiten dutenentzako eguneko zentro bat behar dela dio.

“Oso epe laburrean 50 hiritar buru eta belarri egon dira lanean. Diru bilketak abian jarri ditugu eta diru-sarrera 3.458,50 eurokoa den bitartean gastuak 3.230,41 eurora iristen dira”, azaldu dute sareeko kideek eta, expresuki, Antiguako bizilagunen laguntza eskertu nahi izan dute.

Gipuzkoan, Irungo Lakaxita gaztetxean hasi ziren elkartasun egitasmoarekin eta ondoren Donostiako Hiritarron Harrera Sareak eta Antiguako Txantxarreka gaztetxeak bat egin zuten hiriko migratzaileei harrera gune bat eskaintzeko asmoz.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa