Donostiako Harrera Sarea gaur goizean udaletxearen aurrean elkartu da instituzioei errefuxiatuen egoera latzari erantzuna eman diezaioten exijitzeko. Bertan eskainitako prentsaurrekoan, etorkinak kalean geratu direla salatu dute antolatzaileek eta bailabide gehiago behar dituztela salatu dute. Antiguako Txantxarreka gaztetxeak harrera gune bat sortu du migratzaileen beharrei erantzuteko. Ostiraletik, lo egin eta kozinatzeko lekua dute bertan, eta “gaur gauean pertsona hauei arreta eskaini zaie”, 15 guztira, esan duetenez.
Udalaren harrera baliabideek hiru egunetik bost eguneko muga ezarri dutela azaldu dute Harrera Sareko kideek, baina nahikoa ez dela azpimarratu dute: “Bertan dauden egunetan, bazkaldu eta lo egiteko aukera ematen diete, baina ondoren kaleratuak izaten dira, inolako laguntzarik gabe”.
Donostiako Udalak pertsona hauekiko ardura bere gain hartu dezatela eskatu dute, plaza gehiago eta baliabide gehiago ere nahi dituzte haientzako.
Deja un comentario