Inicio » Idiomas » Euskera » Metroaren obrek eragin omen dituzten arrailen argazkiak zabaldu ditu Donostia Defendatuz-ek

Metroaren obrek eragin omen dituzten arrailen argazkiak zabaldu ditu Donostia Defendatuz-ek

Donostia Defendatuz koordinakundea orain dela aste gutxi jaio zen, hainbat herri mugimendu eta elkarte biltzen dituelarik, eta bere nahia «Donostian

Donostia Defendatuz koordinakundea orain dela aste gutxi jaio zen, hainbat herri mugimendu eta elkarte biltzen dituelarik, eta bere nahia «Donostian hirigintza arloan pilatzen ari diren jarduera erasokorrei aurre egitea» da. Azken orduotan, multzoak zenbait argazki zabaldu ditu, etxe batean zenbait arrail erakusten dituztenak: taldearen esanetan, Donostialdeako Metroaren eraikuntza-lanen ondorioz «Zubieta kaleko eraikin baten goiko solairuan agertu diren pitzadurak» dira, 1. zenbakian zehatzago esateko.

Koordinakundearen hitzetan, «etxeko pareta eta hormetan eragindako pitzadurek, eta gela bateko lurzoruaren eta hormaren artean sorturiko dislokazioak», obrak sortzen dituen bibrazioekin zerikusi zuzena daukate. Bitartean, Mugikortasun zinegotzia den Pilar Aranak «‘obren ondorioz pitzadurarik inongo eraikinetan ez dela agertu’ baieztatu berri du, joan den otsailaren 6ean bildu den Metroaren obren Jarraipen Batzordean».

Donostia Defendatuz taldeak arazo gehiago gaineratu nahi ditu Metroari buruz. Horregatik, hurrengo astean «prentsaurreko bat deituko dugu, hain zuzen ere hiriko lurpe hareatsuan zimendatuta dauden Cortazar zabalguneko jatorrizko eraikinentzat obra honek dakartzan arrisku larriak salatzen dituen dokumentu bat argitara emateko».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa
Didoe