Inicio » Idiomas » Euskera » Merkatarientzako eta ostalarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik otsailaren 2ra arte

Merkatarientzako eta ostalarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik otsailaren 2ra arte

Otsailetik ekainera eskainiko diren ikastaro espezifikoak dira, 60 ordukoak, 60€ ordainduta

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko merkataritza eta ostalaritza elkarte eta erakundeekin lankidetzan, urtean bitan antolatzen ditu gremio horietako profesionalei zuzendutako euskara-ikastaroak . Otsailetik ekainera eskainiko diren ikastaro espezifikoak dira, 60 ordukoak, 60 € ordainduta. Ikastaro horietan izena emateko epea otsailaren 2ra arte zabalik egongo da.

Bezero euskaldunak arreta hobea izatea da helburua eta, horretarako, euskara ikasten hastera edo euskara maila hobetzeko ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaroak hiriko euskaltegietan gauzatuko dira (AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea). Hainbat ikastaro mota daude:

I Modulua

Helburua: zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea.

Jarraipen moduluak

Helburua: hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.

Izen-ematea: Urtarrilaren 24tik otsailaren 2ra

Izen-ematea on line

Izen-ematea erakunde horietako egoitzetan:

Udaleko Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza 2, behea

Gipuzkoako Merkatarien Federazioa

San Sebastián Shops

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea

INFORMAZIO GEHIAGO: www.donostiaeuskaraz.eus/merkatari


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa