Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu sektore horietako profesionalei zuzendutako euskara-ikastaroak. Aurtengo otsailetik aurrera eskainiko diren ikastaroak 60 ordukoak izango dira eta ikasle bakoitzak 60 € ordaindu beharko ditu. Izena emateko epea otsailaren 8ra arte zabalik egongo da.
Izena on line eman ahal izango dute, edota aurrez aurre Euskara Zerbitzuaren bulegoan ( Konstituzio plaza 2)
Ikastaro horien azken helburua jendaurreko zerbitzua euskaraz emateko gaitasuna lortzea da eta bezero euskaldunei arreta hobea eskaintzea. Horretarako, batetik, hasiera mailako ikastaroak eskainiko dira eta horietan zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna landuko da. Bestetik, jarraipen mailako ikastaroak ere izango dira aukeran, bezeroekiko harremanetan nahiz, oro har, laneko harremanetan euskara erabili ahal izateko.
Ikastaroak hiriko euskaltegietan emango dira (AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea). Ikastaro hauek hiriko merkataritza eta ostalaritza elkarte eta erakundeekin ( Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, San Sebastian Shops eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioa) lankidetzan egiten dira
Merkatarientzako eta ostalarientzako zerbitzuak eta dirulaguntzak
Deja un comentario