Eusko Jaurlaritza eta SMH-Salvamento Marítimo Humanitario Aita Mari Mediterraneorako giza erreskaterako itsasontzia abian da Libiako errefuxiatuei erantzuna emateko. Aquarius eta SOS Mediterranée itsasontziak Mediterraneoan dauden bakarrak dira eta haiei batzeko prest dago Aita Mari.
Iñigo Miganjos SMH-Salvamento Marítimo Humanitarioko arduradunak gaur goizean Getarian aurreratu duenez, “seguraski Sabrata eta Zuarako hondartzetako infernutik alde egin nahi duten pertsonak gaur irtengo dira”. “Bide luzea izango dute aurretik. Askok ez dute haien helburua lortuko eta betirako desagertuko dira, itsasoak irentsita”, azaldu du.
Maydayterraneo izeneko baterako proiektu honi Eusko Jaurlaritzak 400.000 euroko ekarpena egin dio. Ekimenaren helburua da mediterraneoan errefuxiatuta dauden pertsonek bizi duten krisiari erantzutea.
Deja un comentario