Inicio » Temas » Zinemaldia » ‘Mediterráneo’ eta ‘Érase una vez en Euskadi’ izango dira RTVEren galen protagonistak Donostia Zinemaldian

‘Mediterráneo’ eta ‘Érase una vez en Euskadi’ izango dira RTVEren galen protagonistak Donostia Zinemaldian

'Mediterráneo' Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko da irailaren 23an, ostegunean. 'Érase una vez en Euskadi' hilaren 22an, asteazkenean, aurkeztuko da Kursaal 2 aretoan

RTVEren partaidetza duten Mediterráneo eta Érase una vez en Euskadi filmek estreinaldia izango dute Donostia Zinemaldiaren 69. edizioan. RTVEk, Zinemaldiko babesle ofizialak, zinemaren alde emango du dena aurten ere, lehenik, Donostiatik egingo duen programazio berezi baten bidez, bigarrenik, Zinemaldian ikusiko diren beste film batzuetan parte hartuz, eta azkenik, RTVE-Beste Begirada Sariaren beste edizio bat dela medio.

‘Mediterráneo’
Irailaren 23an, ostegunean, Donostia hiriko Victoria Eugenia Antzokian, Marcel Barrenak zuzendutako Mediterráneo estreinatuko da, Eduard Fernández, Dani Rovira, Anna Castillo, Sergi López, Àlex Monner eta Patricia López Arnaiz antzezleak direla protagonistak.

Filmak Open Arms GKEaren sorrera kontatzen du. Bizirik irauteko borroka bat erakusten digu, egunero gatazka armatuetatik ihesi itsasoratu eta euren bizia arriskuan jartzen duten milaka pertsonen egoera deskribatuta.

‘Érase una vez en Euskadi’
Manu Gómez zuzendariaren Érase una vez en Euskadi lehen lana irailaren 22an −asteazkenean− iritsiko da Donostiako Kursaal 2 aretora.

Protagonistak 12 urteko lau haur dira, Asier Flores, Aitor Calderón, Miguel Rivera eta Hugo García, eta horien begiradaren bitartez 80ko hamarkadako Euskadi antzezten digu filmak. Horiekin batera, Marian Álvarez, Luis Callejo, María Isasi, Vicente Romero, Ruth Díaz, Arón Piper, Yon González eta Pilar Gómez antzezleak ere baditu.

RTVEren partaidetza duen zinema gehiago Donostian
Mediterráneo eta Érase una vez en Euskadi filmez gain, RTVEren partaidetza duten beste film batzuk ere aurkeztuko dira Donostia Zinemaldiko programazioan.

Horrez gain, Blanca Portillo eta Luis Tosar aktoreek antzeztutako eta Icíar Bollainek zuzendutako Maixabel eta Fernando León de Aranoaren El buen patrón −Javier Bardem protagonista duena− ere estreinatuko dira, baita Josefina ere, Javier Marcoren lehen filma, New Directors sailean lehiatuko dena.

La hija filmak lehiaketaz kanpo hartuko du parte Sail Ofizialean, Torontoko nazioarteko zinema-jaialdian izan ostean. Manuel Martín Cuenca da filmaren zuzendaria, eta Javier Gutiérrez eta Patricia López Arnaiz ditu protagonista nagusi.

Gastón Duprat eta Mariano Cohnek zuzendutako Competencia Oficial −Penélope Cruz eta Antonio Banderas ditu protagonista− koprodukzio argentinarrak irekiko du Perlak saila. Donostian izan aurretik, Veneziako Urrezko Lehoia lortzeko lehiatuko da eta Torontoko zinema-jaialdian parte hartuko du.

RTVE-Beste Begirada XV. Saria
Aurten ere RTVE-Beste Begirada Sariaren deialdia egingo da. Horren bidez, RTVE korporazioak emakumeen unibertsoaren inguruko gaiak jorratzen dituzten film luzeak aintzatesten ditu, emakumeek zuzendu, antzeztu edo idatziak badira, edo, gizonek zuzenduak ere, emakumeen munduarekin sentsibilitate berezia erakusten badute.

Saria lortzeko lehiatuko diren filmak Zinemaldiak aukeratuko ditu aurtengo edizioan estreinatuko direnen artean, eta laster emango da hautaketaren berri.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete