Inicio » Idiomas » Euskera » Media Donosti, apirilean modu birtualean eta urrian modu presentzialean
Lasterketa

Media Donosti, apirilean modu birtualean eta urrian modu presentzialean

Donostiako Maratoi Erdiaren antolakuntzak aurretik zituen planak aldatu behar izan ditu bere 20. urteurrenean egoera berrira egokitzeko. Lasterketa modu birtualean

Media maraton del pasado año. Foto: Santiago Farizano

Donostiako Maratoi Erdiaren antolakuntzak aurretik zituen planak aldatu behar izan ditu bere 20. urteurrenean egoera berrira egokitzeko. Lasterketa modu birtualean egiteko aukera egongo da apirilaren 10a eta 18a bitarte munduko edozein txokotatik, baina osasun baldintzek ahalbidetzen badute modu presentzialean ere ospatuko da urriaren 3an. Antolakuntzak izen-emateak ireki ditu, kirola egitearen ohitura osasun onaren funtsezko oinarri gisa indartzen jarraitzeko asmoz.

Apirilaren 10etik 18ra bitartean, organizazioak lasterketaz modu birtualean gozatzeko aukera eskaintzen du «Cronochip Live» app-aren bidez, parte-hartzaile bakoitzak egin beharreko distantzia eta egin beharreko eguna aukeratuz. Lasterketaren APP ofizialaren bidez eta mugikorraren GPSa lasterketako txip gisa erabiliz, parte-hartzaileek aukeratutako distantzia egingo dute eta euren denbora eta erritmoa erregistratuko dituzte.

Lortutako erregistro guztien artean sailkapen desberdinak ezarriko dira eta parte hartzaileek nahi adina aldiz eta nahi adina distantziatan lehiatu daitezke, beti ere ezarritako egunen artean.

Edizio berezi honetan izena eman duten guztiek,  “Cállate La Boca”-k esklusiboki egindako gosari kikara bat jasoko dute opari. Gainera, lasterketa birtuala amaitzen dutenek Finisherren diploma jasoko dute eta runningeko zapatilen, kirol materialaren, doako izen-emateen, vip paseen edo erosketa txartelen zozketetan sartuko dira, besteak beste.

Izen-emateak apirilaren 18ra arte egin daitezke www.mediadonosti.com webgunean, 6 euroren truke.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa