Inicio » Idiomas » Euskera » Masterchefeko Edurne eta Jorgek Pintxo Lehiaketako motorrak berotzen dituzte

Masterchefeko Edurne eta Jorgek Pintxo Lehiaketako motorrak berotzen dituzte

Euskal Herriko Amstel Oro Pintxo Lehiketa oso modu originalean abiatu da oraingoan Donostian. Nahiz eta astelehenean hasi eta Kursaalean burutuko

Foto: Santiago Farizano

Euskal Herriko Amstel Oro Pintxo Lehiketa oso modu originalean abiatu da oraingoan Donostian. Nahiz eta astelehenean hasi eta Kursaalean burutuko den, asteburuan zehar, Cataluña plazako karpa batean ere gozatu ahal izango da lehiaketa honetaz, non Masterchefeko bi parte-hartzaile ospetsuk, Jorge eta Edurne tolosarrak, gaur eguerdian bertan hasi dituzten «showcooking»ak egingo dituzten.
Edurnek patatak, boletus onddoak, Sotoko madariak, ogi txigortua eta foie micuitezko zurruta prestatu du. Eta Jorgek hiru testuratan (erreta, zirikilote eta kui fondoa) oinarritutako kui pintxoa, Getariako bokarta eta Tuterako zainzuriekin.
Edurne eta Jorgeren hurrengo «showcooking»ak bihar, larunbata, 13etan eta 19etan izango dira Merkatuko Amstel Oro karpan. «Showcooking»etara joateko, nahikoa da www.amstel.es webgunean izena eman eta gastronomiari buruzko galdera erraz bati erantzutea. Gainera, Edurne eta Jorgek beraien «pintxoetarako sukalde-laguntzaileak» izango dituzte, bertaratutakoen artetik aukeratuta.
Cataluña plazan, karpaz gain, hainbat «food truck» ere egongo dira giro atseginean oso errezeta onak dastatzeko. Eguraldia lagun izatea baino ez da falta…


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete