Inicio » Idiomas » Euskera » Maskarak: erizain gipuzkoarrek herritarren erantzukizuna eskatu dute
Osasun krisia

Maskarak: erizain gipuzkoarrek herritarren erantzukizuna eskatu dute

Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialak (COEGI) herritar guztiei dei egin die kalera irtetean maskararen erabileran ez lasaitzeko eta erantzunkizun indibiduala izateko.

Artxiboko irudia. Maskara banaketa Boulevardean eta beste leku batzuetan. Argazkiak: Santiago Farizano

Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialak (COEGI) herritar guztiei dei egin die kalera irtetean maskararen erabileran ez lasaitzeko eta erantzunkizun indibiduala izateko. «Haurrez osatutako gizarte gisa jokatzeari utzi behar diogu, non badirudien bakoitzak atzetik poliziakide bat izatea behar dugula», azaldu du Pilar Lekuona COEGIko presidenteak.

Erizain askok kezka azaldu diote Elkargoari Gipuzoan azken asteetan ikusitako jarduera eta irudi jakin batzuen aurrean. «Gipuzkoarrok dugun solidario eta arduradun ospea erakusteko garaia da, eta ikus dezagun maskara ez dela inposaketa bat, baizik eta bizi dugun gaixotasun sozialari aurre egiteko banakako betebehar bat», argitu du Lekuonak.

Carlos III.a Institutuaren seroprebalentziari buruzko azterketaren azken txostenak ondorioztatu duenes, gipuzkoarren ia erdiak (%45,5) ez du maskara erabiltzen kalera ateratzen denean, eta % 95ek baino gehiagok erabiltzen du beste probintzia batzuetan, hala nola Jaenen, Bartzelonan edo Madrilen.

«Gipuzkoan birusak beste lurraldeetan baino ‘kolpe txikiagoa’ eman duenez, jendea nahiko erlaxatuta dagoela iruditzen zaigu. Baina hemen ere egoera larria izan da, eta birusa gure artean dago oraindik. Egia esan, erizaintzako profesionalok lehen lerroan jarraitzen dugu lanean, norbera babesteko ekipamenduekin, maskarekin eta abarrekin», azpimarratu zuen.

Pilar Lekuonak gainertu zuenez, «txaloak, omenaldias eta aitorpenak ez dute ezetarako balio, gero herritarrel ez badute maskara eramaten, hori baita kutsatzeak saihesteko metodorik onena»


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe