Inicio » Idiomas » Euskera » Martxo honetan ‘Parketarrak’, berriro euskaraz jolasteko
Donostia

Martxo honetan ‘Parketarrak’, berriro euskaraz jolasteko

Donostiako 16 auzoetan ospatuko da umeei eta gurasoei zuzendutako egitasmoa, gaurtik aurrera eta hilaren 25era arte

Archivo. Parque Araba. Foto: Santiago Farizano

‘Parketarrak’ izeneko eta umeei zuzendutako egitasmoa Donostiako hamasei auzotan antolatuko da martxoan. Bere helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da. Lehen saioak martxoaren 7an hasiko dira Morlansen, Txomin-enean, Añorgan eta Altzan, ata martxoaren 25era arte hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskainiko da doan.

Aurten, egitasmoa 16 auzotan egingo da: Gros, Antigua, Altza, Añorga, Bidebieta, Loiola, Loiolako Erriberak, Txomin-enea, Martutene, Amara, Amara Berri, Parte Zaharra, Egia, Aiete, Morlans eta Ibaeta. Hona hemen egitarau osoa.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz burutuko da. Baina Urtxintxa eskolak aurrera eramango du. Bi programatan banatuta dago: bata, Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa eta, bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

2021ean antolatutako ‘Parketarrak’ egitasmoaren saioek harrera ona izan zuten, Udalaren arabera: 1.740 haurrek eta 343 gurasok parte hartu zuten. Guztira, 296 saio antolatu ziren.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete
Didoe