Iluminaciones Ximenezeko langileak hasiak dira jadanik, Gabonetako argiak jartzen, eta asteazkenean, Bergara kalean aritu ziren lanean, jardunaldian protagonista izan ziren haize eta euria gorabehera. 2014.urtetik burutzen du enpresa honek lan hau.
Pasa den Gabonetan, 547 arku, irudi eta farol jarri ziren, eta bereziki deigarriak izan ziren elementu batzuk egon ziren, hala nola, Miramar Jauregiko 20 metroko zuhaitza, edo Buen Pastorreko 10 metro luzekoa.
Hala eta guztiz ere, Cervantes plazako Gabonetako bola izan zen atentzioa gehien eman zuena, eta zentzu horretan, gogoratu behar da, duela egun batzuk iragarri zen bezala, Eguberri hauetan, Urumeako uretan «flotatuko»du berritasunak opari argidun gisara. Hau Euskal Herriko Unibertsitatea eta Donostiako Sustapen sailaren bidez, EHUko Arkitektura eta Ingeniaritza ikasleentzat Ekonomia Sustapen zinegotzigoak deitutako lehiaketaren proiektu irabazlea da. Ander Delgado, Itziar Molinero eta Maier Mugica ikasleek osatutako taldea izan da proiektu honen irabazlea.
Martxan da Gabonetako argiztapena
Iluminaciones Ximenezeko langileak hasiak dira jadanik, Gabonetako argiak jartzen, eta asteazkenean, Bergara kalean aritu ziren lanean, jardunaldian protagonista izan ziren
Foto: Iñaki Hernáez
Deja un comentario