Inicio » Idiomas » Euskera » Markel Olano: Aldundiak legealdiko helburu «guztiak» bete ditu

Markel Olano: Aldundiak legealdiko helburu «guztiak» bete ditu

Azken lau urteetan Aldundiaren gobernu jarduna gidatu duen 2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoaren balantze ekitaldiko protagonista izan da Markel Olano diputatu

Markel Olanoren hitzaldia, gaur Tabakaleran. Irudia: Gipuzkoako Aldundia.

Azken lau urteetan Aldundiaren gobernu jarduna gidatu duen 2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoaren balantze ekitaldiko protagonista izan da Markel Olano diputatu nagusia. Tabakaleran ospatu da gaur goizean, eta 150 lagun inguru bildu ditu. Foru Aldundiak “duela lau urte Gipuzkoako herritarrei eman genien hitza bete dugula” nabarmendu du Olanok, bere iritziz legealdi hasieran jarritako helburu guztiak betetzea lortu baitu.

“Gipuzkoa blokeotik atera arazi dugu, etorkizunera begira jarri dugu eta, gainera, herritarrekin elkarlanean egin dugu. Gipuzkoa orain lau urte baino lurralde sendo eta kohesionatuagoa da”, nabarmendu du Olanok.

Ekonomiaren berrindartzea eta krisia gainditzea, gizarte ezberdintasunak murriztea, lurraldea modernizatzeko beharrezkoak ziren azpiegiturak martxan jartzea, elkarlaneko gobernantza eredu berriarekin lan egitea eta balore, jarrera eta jokaera demokratikoetan sakontzea bezalako arloetan lortutako aurrerapausoak nabarmendu ditu foru arduradunak.

Olanok azaldu duenez, legealdi hasieran Gipuzkoak zituen erronkak bideratu ostean, etorkizuna lantzen hasteko dinamikak jarri zituen martxan Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz proiektuan gorpuztu zirenak. Era batera edo bestera, 33.000 pertsonak hartu dute parte jada ekimenean, diputatu nagusiak azaldu duenez, eta “ehunka” dira ekarpenak egiten ari diren eragile sozial eta ekonomikoak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa