Maialen Chorraut (1983) Lasarteko piraguista, salmenta izugarriak lortu dituen Dolores Redondo (1969) idazlea, Esther Ferrer (1937) artista eta «performance»aren aitzindaria, Richard Oribe (1937) paralimpiar atleta eta Alicia Amatriain (1980) dantzaria dira 2018ko Urrezko Danborra lortzeko hautagaiak, eta, gaur goizean, Eneko Goiak esan duen bezala, «guztiek saria merezi badute ere», herritarrek abenduaren 11 eta 17 artean eman ahal izango dute botoa irabazlea aukeratzeko.
Interesdunek www.donostia.eus webgunean eman ahal izango dute botoa (abenduaren 11tik aurrera) eta 16 urtetik gora eduki eta Donostian erroldatuta egon behar dute. Era berean, Udalinfoko bulegoetan ere eman ahal izango dute botoa Altzan, Eason, Morlansen eta Udaletxean bertan.
Deja un comentario