Balletaren edertasuna eta magia Victoria Eugenia Antzokiko atetik sartuko dira igande honetan ‘Coppélia, el cuento de la niña de porcelana’ lanarekin. Balletaren argumentu antzeztua eta 18etan gozatu ahal izango diren koreografien aukeraketa dibertigarria.
Factoría de Cuento ‘Coppélia’ klasiko unibertsal ospetsua taularetzen du, antzerki-bertsioan eta familientzat, 1870ean Hoffmanen ipuin erromantikoan oinarrituta eta Leo Delibesen musikarekin estreinatu zen balleta.
Herrixka batean bizi dira Swanilda ausarta, bere senargai Franz, eta artisau magiko bat, Coppelius, bere sorkuntzak gordetzen dituen etxe misteriotsu batean bizi dena: giza tamainako panpinak. Bere piezarik gogokoena, Coppélia, neska baten itxura du, eta hain da errealista, balkoian eserita ikusten duen orok benetako neska bat dela uste duela.
Mota guztietako ikusleak eta, nola ez, haurrak liluratzeko, balletaren antzerki-argumentua eta koreografía sorta dibertigarri bat eskaintzen ditu, haurrei baletaren eta musika klasikoaren munduan hasteko asmoz.
Deja un comentario