“Gora borroka feminista!” entzun dugu berriro Boulevardean, M8ko eguna dela eta. Eta, han zeudenen iritziz, iaz baino askoz jende gehiago bildu da goizeko elkarretaratzean.
Minutu bateko isilunea gorde dute partaideek, orain arte 2019 urtean erail dituzten zortzi emakumeen omenez. Baina jai-giroan ere egin dira aldarrikapenak, moratua eta beltza koloreak inoiz baino gehiago nabarmendu direlarik. Etxeko langileen eta zaintzaileen arloari eskainitako hitzaldiak txalo asko jaso ditu ere.
Deja un comentario