Inicio » Idiomas » Euskera » Lasarte-Oriak asteburuko bere VI Pintxo Bidea prestatzen du

Lasarte-Oriak asteburuko bere VI Pintxo Bidea prestatzen du

Lasarte-Oriako merkatari eta zerbitzuen elkartea den Aterpeak herriko VI Pintxo Bidea bultzatu du, asteburu honetan ospatuko dena. Zortzi tabernek eman

Lasarte-Oriako merkatari eta zerbitzuen elkartea den Aterpeak herriko VI Pintxo Bidea bultzatu du, asteburu honetan ospatuko dena. Zortzi tabernek eman dute izena: Araeta Sagardotegia, Arkupe, Buenetxea, Eguzki, Lavie, Lasarte, Txartel eta Viña del Mar.

Bide honetan, pintxo bereziak dastuto ahalko dituzte bezeroek, 2 euroren truke (edaria ez dago sartuta). Hauek dira ordutegiak: ostiralean, azaroak 30, 19.00etatik 21.00etara; larunbatean, abenduak 1, eguerdian eta 19.00etatik 21.00etara; eta igandean, abenduak 2, eguerdian zehar.

Pintxoak jaten dituen edonork parte hartu dezake Herri-Sarian. Jaki gozo bakoitza dastatu eta gero, txarteltxo bat bete ahal izango du pintxoaren balorazioarekin, kutxa batean sartuko duena. 200 euro zozketatuko dira partaideen artean. Irabazten duen tabernak koadro bat jasoko du sariarekin.

Ramón Roteta sukaldari hondarribitarrak epaimahaiaren sariaren arduraduna izango da. Berak pintxoak Semblante Andaluz-en dastatuko ditu bihar, eta saria koadro bat izango da ere.
Sarien banaketa abenduak 12an egingo da Udaletxean.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Kutxa Fundazioa
Didoe
Día mundial del retrete