Inicio » Idiomas » Euskera » Larunbatean Aldirietako tren zerbitzuak indartu egingo ditu Renfek, San Sebastián Eguna dela eta

Larunbatean Aldirietako tren zerbitzuak indartu egingo ditu Renfek, San Sebastián Eguna dela eta

Tolosa eta Donostia/Lezo Errenteria arteko tartea indartuko da

Datorren larunbatean, urtarrilak 20, Donostian Danborrada ospatuko denez, Renfek Aldirietako zerbitzua indartuko du eskari handieneko orduetan dabiltzan trenetan plaza gehigarriak eskainiz, hau da, 09:48tik 12:43ra, Donostiako erdigunera iritsi eta jaiegunaz gozatzen hasteko tarte nagusian, hain zuzen ere.

Horren haritik, larunbatetako Aldirietako ohiko zerbitzuaz gain Renfek hainbat aldaketa programatu ditu Donostiako Danborradara iristea errazteko, jai donostiarraren ekitaldi nagusira, alegia. Bestalde, egunaren gainerako tarteetan Renferen Gipuzkoako Aldirietako zerbitzua da aukera onenetako bat herriguneko geltokietara iristeko, data hauetan hirietara sartu eta bertan aparkatzeko hainbat arazo izaten baitira.

Tolosa eta Donostia/Lezo Errenteria arteko tartean 2.800 plaza gehigarri eskainiko dira.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Día mundial del retrete
Kutxa Fundazioa