1980 urtean jaio zen eta Donostiako Larratxo auzoan dagoen Bertsolari elkarteak San Silvestre Txikiaren VI. edizioa antolatu du aurten ere, umeei zuzenduta dagoen lasterketa herrikoia. Datorren astelehenean (abenduak 31) ospatuko da Garberako igoeran dagoen parkean. Eta, partaidetza doakoa bada ere, aurtengo berrikuntza probaren ondorioz jasotzen diren etekin guztiak Olatz Gómez laguntzeko bideratuko direla da. Garun-paralisia duen auzoko haurra da Olatz.
Donazioak lasterketan bertan egiteko aukera dago, baina transferentzia bitartez egin daiteke ere, kontu korronte honetan: ES6920955102981060909073.
Bestalde, proba 10.30etan hasiko da Benjaminekin (2009-2010 artean jaiotakoak). 11.00etan, Kimuen kategoriaren txanda izango da (2007-2008). Eta bukatzeko, 11.15etan, Infantilek (2005-2006) hartuko dute parte. Ostean, sari-emateak irauten duen bitartean, partaideek eta senitartekoek elkartean mokadu bat jateko aukera izango dute. Informazio gehiago, telefono honetan: 695 704 543.
Deja un comentario