Langabeziak gora egin du azken hilabetean, eta 977 langabetu gehiago dago Gipuzkoan (167 Donostian), %2,9 gehiago; hiru probintzietako kopururik altuena. Urte osoa kontuan izanik, ordea, Gipuzkoan izan dira daturik onenak, %9,44ko jaitsiera izan duelarik. Gaur egun, Gipuzkoako langabezia tasa %10,3koa da, eta Bizkaia eta Arabakoa %13,9 eta %13,4 hurrenez hurren.
Uda guztietan gertatu ohi den bezala, abuztuan, Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) izena emanda dutenen langabetu kopuruak gora egin du. Egun, 133.000 dira langabetuak Euskadin, uztailean baino 2.300 gehiago. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politeketarako sailburuak, Beatriz Artolazabalek, zehaztu duenez, «abuztuko datu hau ahaztu gabe, eta urtetik urterako datuari erreparatuz, ia 1000 langabetu gutxiago dira pasa den urtearekin alderatuta».
Langabeziak gora egin du Gipuzkoan uda bukatutakoan, eta 1000 langabetu gehiagorekin %10,3an kokatu da
Langabeziak gora egin du azken hilabetean, eta 977 langabetu gehiago dago Gipuzkoan (167 Donostian), %2,9 gehiago; hiru probintzietako kopururik altuena.
Temas: paro
Deja un comentario