Acción Marianista elkarteko Donostiako Ordezkaritzak dena prest dauka lehiaketa solidarioaren hirugarren edizioa ospatzeko. Gomazko ahatetxoen lasterketa egingo dute datorren maiatzaren 26an, non Mundaiz zubian izango den hasiera, eta Maria Cristina zubian helmuga. Lasterketak helburu solidarioa dauka, hain zuzen, Brasilgo fabelan bizi direnen haur eta gazteen etorkizuna hobetzeko hezkuntza proiektu bat.
Lasterketaren egun handia arratsaldeko 16:00etan ipiniko da abian Urumea inguruan. Bertan umeentzat hainbat ekintza antolatuko dira, aurpegi-margotzaileak, eskulanak, globoak… 18:30etan gauzatuko da ahateen lasterketa Mundaizeko zubian. Azoka bat gongo da Loiola kalean ahateak adoptatzeko prest maiatzak 12 eta 19an eta lasterketaren egunean bertan ere adoptatu daitezke.
Caná Elkarte Komunitarioak, 20 urtetik gora darama proiektu honetan lanean. Hezkuntza baita eraldaketa soziala bermatzeko bide bakarra, hau da, Bauruko Ferradura Mirim fabelan bizi direnen etorkizuna hobetzeko bide bakarra.
Proiektuak bi iturri izan zituen: alde batetik, alkatetzak sare sozial eta hezkuntzan parte hartzeko proposamena; eta, beste alde batetik, marianistek hezkuntza eremu formaletik kanpo lan egiteko hartutako erabakia. Neska-mutilen autoestimua eta hazkuntza pertsonala sustatzeko baldintzak sortzea da Canáren helburua, neska-mutil horiek eskolan barneratu eta emaitza egokiak lor ditzaten hain zuzen. Beraz, eskolarekiko harremana oso estua da.
Aurreko urtean Indiako hezkuntza proiektuarentzako dirua biltzeko asmoz 20.000 euro lortu zituzten.
Lagunduck III. lasterketa solidarioan 10.000 ahatetxo adoptatzea espero dute
Acción Marianista elkarteko Donostiako Ordezkaritzak dena prest dauka lehiaketa solidarioaren hirugarren edizioa ospatzeko. Gomazko ahatetxoen lasterketa egingo dute datorren maiatzaren
Foto: Santiago Farizano
Deja un comentario