LAB sindikatuak itzulera plana negoziatzea eta Haurreskolak Partzuergoaren matrikulazio epea irekitzea eskatu du. «Eusko Jaurlaritzak saldu nahi digun normaltasunera itzultzeak hutsune asko ditu«,esan dute langileek. «Prebentzioarako planak lehenbailehen negoziatzeko», eskatu su sindikatuak. Gainera, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio «ikastaro honen amaierarako inskripzio berezi bat martxan jartzeko».
«Langileok kezka handiz bizi dugu Eusko Jaurlaritzak azken hilabeteetan erakutsi duen alderdi sozialarekiko mespretxua, familiek ez dakite itzuli ahal izango diren, ezta irailean zer kontziliazio neurri hartu ahal izango dituzten ere», esan dute. LABetik adierazi dutenez, «harrigarria» iruditzen zaie «derrigorrezkoak ez diren etapetatik deseskalada hastea».
Haurreskolak Partzuergoak datorren ikasturterako izen-ematea maiatzaren hasieran egitea proposatu zuen, eta aurten, berriz, alarma-egoera amaitzen denean. Hori dela eta, sindikatuak hainbat proposamen egin ditu: «Online matrikulatzeko aukera zabaltzea, izen-ematea udalen bidez egiteko aukerak aztertzea, izen-ematea etengabe irekita mantentzea».
LAB sindikatuak azaldu duenez, Haurreskolak Partzuergoko udalek, langileek eta familiek ez dute izen-emate prozesuari buruzko jakinarazpenik jaso. Gainera, azpimarratu dutenez, hainbat herritan, «Bajak ordezkatu ez direnez, ez dago koordinatzailerik haurreskoletan eta, beraz, ez dago ordezkaririk udalen, familien eta hirugarrenen aurrean».
Deja un comentario