Inicio » Idiomas » Euskera » LABek Gipuzkoako Aldundiko hauteskunde sindikalak irabazi ditu

LABek Gipuzkoako Aldundiko hauteskunde sindikalak irabazi ditu

LAB sindikatuak Gipuzkoako Aldundian atzo egon ziren hauteskunde sindikalak irabazi dituela jakinarazi egin du. Izan ere, jokoan zeuden 28 ordezkarietatik 9

Palacio de la Diputación. Foto: Fomento de San Sebastián.

LAB sindikatuak Gipuzkoako Aldundian atzo egon ziren hauteskunde sindikalak irabazi dituela jakinarazi egin du. Izan ere, jokoan zeuden 28 ordezkarietatik 9 lortu zituen LABek (zortzi funtzionarioen artean eta bat laboraletan). ELAk 8 ordezkari izango ditu (6+2); CCOOek, 6 (5+1); eta Bazkunak, 5 (4+1). Horrela, LABek orain dela lau urte egin ziren hauteskundeetako garaipena berritzen du.

LABek azpimarratzen duenez, zazpi kolegioetatik bostetan ere gertatu da lehenengoa, hau da Donostiako Foru jauregian, Tolosan, Eibarren, Zarautzen eta Irunen.

Sindikatuak komunikatu batean dionez, emaitza hauek azken lau urteotako lana «saritu» egiten diote. «Izan ere, sindikatuaren esku egon den Langile Batzordeko lehendakaritzatik, eta beste sindikatuekin elkarlanean, LABek bete du langileen eskubideen eta zerbitzu publikoen defentsaren aldeko konpromisoa». Lana horrekin jarraituko duela promesten du orain, «lan baldintzen alde borrokatuz eta ordezkaritza kolektiboak bultzatuz».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Día mundial del retrete
Didoe
Kutxa Fundazioa