‘La trinchera infinita’ eta ‘Ventajas de viajar en tren’ film gipuzkoarrek urtarrilaren 25ean emango diren Goya sarietarako lasterketan jarraitzen dute, eta atzo biak, Feroz Sarien banaketan sarituak izan ziren. ‘La trinchera infinita’ filmak emakumezko aktore onenaren saria lortu zuen (Belen Cuesta) eta ‘Ventajas de viajar en tren’ filmak komedia onenaren saria.
Feroz Sarien zazpigarren edizioa bart izan zen eta Gipuzkoako zinematografia berriro ere saritua izan zen, etxean egindako zazpigarren arteak bizitzen duen momentu on hontan.
Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga gipuzkoarren ‘La Trinchera Infinita’ da Goya sarietarako gustokoenetako bat, 15 izendapenekin. Aritz Moreno donostiarraren ‘Ventajas de viajar en tren’ filmak lau izendapen ditu.
Deja un comentario