Kutxa Fundazioak gaur aurkeztu du laguntzak eskatzeko laugarren deialdi irekia, Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2019an egin nahi dituzten gizarte eta kultura proiektuetarako. Lehenengo deialdian, 2016an gauzatzen ari direnentzat egindakoan, laguntzak eskatu zituzten 302 elkartek aurkezturiko proiektuetatik 147 aukeratu ziren, 2017an 161 izan ziren 246tik eta iaz aurkeztutako 252 proiektutatik 198 aukeratu ziren.
Dokumentazioa elektronikoki bidaliko da Kutxa Fundazioaren webgunean (www.kutxa.eus) horretarako dagoen formulario baten bidez; epea 2018ko abenduaren 10ean bukatuko da, 14:00etan. Emango dituen laguntzei buruz martxoaren 1a baino lehen erabakia hartzera konprometitzen da Kutxa.
Deialdi honen helburua da proiektuak eremu hauetan garatzen eta bultzatzen dituzten erakundeei laguntzea: gizarte-laguntza eta gizarteratzea, osasuna, dibertsitate funtzional eta ezgaitasunaren arreta, hezkuntza eta prestakuntza, euskararen eta hizkuntza-bizikidetzaren garapena, kultura, kirola eta bere balioak sustatzea, lankidetza, genero-berdintasuna, gizartetik kanpo geratzeko arriskuan daudenei lan-munduan sartzen laguntzea, etab.
Deialdi honen oinarrietan ─kutxa.eus webgunean daude ikusgai─ laguntzak eska ditzaketen proiektuen ezaugarriak ezartzen dira, proposamenak baloratzeko irizpideak, baita zein erakundek eta elkartek eska ditzaketen ere. Erakunde eskatzaileek legez eraturik egon behar dute gutxienez urtebete lehenago, eta Gipuzkoan errotuta egon egiaztatzeko moduan.
Deja un comentario