Abuztuaren 3an, asteartea, zozketatuko den eguneroko kupoia Donostiako Erret Klub Nautikoaren sorreraren 125. urteurrena ospatzeko izango da. Dagoeneko salgai dauden 5,5 milioi kupoik efemeride horren eta Kontxako badian dagoen eraikin enblematikoaren irudiaren berri emango dute Estatu osoan.
Kupoiaren xehetasunen berri eman zuten, eraikin horretan egin zen aurkezpenean, Pío Aguirre Álvarez de Arcaya Donostiako Erret Klub Nautikoko presidenteak; Juan Carlos Andueza ONCEko Euskadiko lurralde-ordezkariak; Roberto Doval ONCEko Laguntza Zuzendaritzako zuzendariak eta Alfonso Carlos Sacristan ONCEko agente saltzaileak.
Hain esanguratusan den eraikina erakusten duen kupoia abuztuaren 3an zozketatuko da, eta, beraz, ONCEren eguneroko kupoia denez, honako hau eskaintzen du:1,5 euroren truke, 55 sari, 35.000 eurokoak, bost zifratan. Beste 0,5 euroren truke, seriea ere jokatuz gero, 25 urtez 3.000 euroko «ordainsaria» irabaztea era eskaintzen du, 35.000 euroez gain.
ONCEren kupoiak ONCEko 20.000 agente saltzailek merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es webgunetik eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.
ONCEk Euskadiko ekitaldi esanguratsuenetako batzuk jasotzen eta islatzen jarraitzen du, eta, horrela, herritarrek ONCEren jokoetan jartzen duten konfiantza eskertzen du; izan ere, joko horiei esker, 3.400 pertsona itsu edo ikusmen gutxiko pertsona inguruk, EAEko Erakundeko afiliatuek, behar diren prestazio sozial eta teknikoak jasotzen dituzte, eta erabateko inklusioaren aldeko apustua egiten dute.
Iaz sortutako pandemiaren ondoriozko etenaldiaren ondoren, agente saltzaileek ONCEren joko-produktuak eskaintzen jarraitzen dute herri eta hirietako kaleetan, eta, aurten, Euskadin 16 milioi euro baino gehiago banatu dira sarietan. Saritutako udalerrien zerrenda luzea da, eta horien artean, Donostiak ere 4 milioi euro banatu zituen Gabonetako aparteko zozketan.
Gabarroi handi batetik egungo eraikin arrazionalistara
Donostiako Erret Klub Nautikoa 1896an sortu zuen Donostiako balandari talde bikain batek. Bere lehen instalazioak Kontxako badian ainguratutako gabarroi handi batean egon ziren. 1905ean lehorrera salto egin eta arrain-haztegi bat erosi zuten Kontxako pasealekuan bertan, gaur egun dagoen tokian. Jarduera nautikoa oso garrantzitsua zen, eta Europa eta Amerikako balandroak joaten ziren estropadetara, gizarte- eta kirol-mailek erakarrita. 1929 eta 1930ean Nazioarteko Estropada ospetsuak antolatzen dira. 1951 eta 1955. urteetan, Donostiako Erret Klub Nautikoak garai hartako estropadarik garrantzitsuena antolatzen du: La Habana – Donostia. Nazioarte mailan, Cup Race armadaren oihartzuna du, bi urtean behin egiten zena Plymouth eta Donostia hiriak elkartuz, eta 1996an Euskal Herrian egindako kruzeroen Nazioarteko estropada bakarra izan zen (1986an).
Klubak bere jarduera nautikoekin jarraitzen du, bela, piraguismoa eta urpekaritza atalen barruan, bai hastapen- eta promozio-mailan bere eskolen bidez, bai lehiaketa-mailan, Vicente Munillaren Oroimenezko estropadak antolatuz, Euskal Kostaldea Urrezko Balearen Saria eta kanpoan egiten direnetara joanez. Urtero 1000 haur baino gehiago igarotzen dira eskolatik bela eta piraguaren oinarrizko oinarriak ikasteko. Klubeko lehiaketa-taldeek 110 haur dituzte 8 urtetik aurrera. Munduko eta olinpiar txapeldunen sehaska ere izan da.
Donostiako Erret Klub Nautikoaren eraikin soziala hiriaren eraikin enblematikoa da, Kontxako badian porturatutako itsasontzi baten antza duena. 1928-1929an eraiki zen Jose Manuel Aizpurua eta Joaquin Labayen arkitektoen proiektuaren arabera. Bere sorreratik, arte eta arkitektura aldetik oso aintzat hartua izan zen, eta, gaur egun, mundu mailako arrazionalismoaren harribitxitzat hartzen da. Berriki, formalki Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute, «Monumentu» kategoriarekin. Bere berezitasunagatik eta edertasunagatik babes ofiziala du, eta bere gizarte-, kultura- eta kirol-bizitza garatzen duen tokia da.
Deja un comentario