Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, higiene-maskarak eta NBE maskarak ikuskatzeko kanpaina hasiko du uztailaren 31ra arte. Kontsumobideren kontrola presentziala zein dokumentala izango da. Nabarmendu behar da, gainera, kanpaina zehatzailea izango dela, eta lortutako emaitzen arabera produktua ibilgetu ere egin ahal izango dela. Kanpainaren ardatza produktuen etiketatzea eta produktuek kontsumitzaileari eman beharreko informazioa izango da.
Covid-19aren krisiak eta beharrezko higiene- eta osasun-babesak areagotu egin dute mota horretako produktuen kontsumoa, eta, ondorioz, baita salmenta ere. FFP1, FFP2 eta FFP3 maskarak norbera babesteko ekipamendutzat hartzen dira, eta bai haien osaera, bai kontsumitzaileari saltzeko unean eman beharreko informazioa, Europako arauek zein estatuko arauek arautzen dituzte. Higiene-maskarek ere etiketatzeko eta kontsumitzaileei informazioa emateko arau batzuk bete behar dituzte.
Deja un comentario