«Segurtasun Sailak erantzukizunez ez jokatzean, eta lan-gatazka horretan zuzenean parte ez hartzean, dagozkion eginkizunak eta eginbeharrak ez-betetze oso larria izateaz gain, ertzainen osasun arriskuan jarri du (infekzio-sorguneak, alergiak…), eta baita Gipuzkoako ertzain-etxeetara egunero joaten diren herritarren osasuna ere» . Hori da ELA sindikatuaren iritzia, komunikatu baten bidez zabaldu duena.
Gogora dezagun Gipuzkoako ertzain-etxeetako langileak greba egiten ari direla, joan den irailean hasi zirelarik. 50etik gora dira, eta «Gipuzkoako kale-garbitzaileen aldean -gehienbat gizonezkoak- duten soldata-arrakala ezabatzea» da beraien helburua.
Deja un comentario