Inicio » Idiomas » Euskera » Koldo Mitxelenaren zerbitzuak mantenduko dira obrek irauten duten bitartean

Koldo Mitxelenaren zerbitzuak mantenduko dira obrek irauten duten bitartean

Denis Itxaso Kultura diputatuak gaur aurkeztu du Koldo Mitxelena Kulturunearen ordezko zerbitzuen plataforma, obren ondorioz 2019ko udan izango den itxialdian

Denis Itxaso Kultura diputatuak gaur aurkeztu du Koldo Mitxelena Kulturunearen ordezko zerbitzuen plataforma, obren ondorioz 2019ko udan izango den itxialdian eskainiko dena eta bi urtez luzatuko dena. Proiektuaren diseinuak ordezko zerbitzuen plataforma aurreikusten du, erabiltzaileen arreta iraunkorra bermatzeko itxita egongo den aldian. «Hasieratik, erabiltzaileei lehentasuna eman nahi diegu, eta prozesua planifikatu nahi dugu zentroaren kultura zerbitzuak ez eteteko», esan du Itxasok.

2018 10 29 11.36.29 2 800x531 300x199 - Koldo Mitxelenaren zerbitzuak mantenduko dira obrek irauten duten bitartean

Obrek irauten duten bitartean, mailegu zerbitzua, hemeroteka, ikasketa gelak eta ikerketa gelak zabalik izango dira puntu ezberdinetan. Zerbitzuak Donostiako erdigunean eta Parte Zaharrean kokatuko dira, erabiltzaileengandik ahalik eta gertuen egon daitezen. Zehazki, mailegu zerbitzua eta hemeroteka Komikiguneren egoitzan eskainiko dira, Reyes Católicos kalean; bertan, mailegu funtsen % 50 kokatuko da gutxi gorabehera (eskatuenak). Gainontzeko funtsak Belartzan eta Oñatiko artxiboan egongo dira, eta bermatuko da eskaerak irakurleen eskura egongo direla 24 ordura gehienez. Hemeroteka ere Komikigunean izango da, eta Artzain Onaren parrokiak utziako lokaletan indartuko da; horrela, erabiltzaileek 45 plaza izango dituzte prentsa irakurtzeko.

Santa Teresan ikasketa areto bat ezarriko da, 60/70 pertsonarentzako gaitasunarekin; horrekin batera, infotekarako areto bat eta ikertzaileentzako beste areto bat ezarriko dira. Aldi berean, Kontzeju Aretoa beste zenbait jardueretara bideratuko da, KMko Aretoak betetzen dituen funtzioak bertan kokatzeko. Azkenik, leku horretara joango da K-Bulegoa.

Oñatiko artxiboak funtsa historiko eta ondarezkoak eta sarrera mugatuko zerbitzuak hartuko ditu, erabilera akademiko eta profesionaletarako batez ere. Zehazki, ikasketa eta ikerketa aretoak jarriko dira, funts digitalizatuetarako sarrerarekin eta abarrekin.

Itxasok esan duenez, «KMk jarraituko du Donostiako eta Gipuzkoako bizitzan obrek irauten duten bitartean, eta berrituta itzuliko da, egungo zerbitzuak hobetzeko eta zerbitzu berriak eskaintzeko».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete