Inicio » Idiomas » Euskera » Koldo Mitxelenak ateak irekiko ditu berrio hurrengo astelehenean
Liburutegia

Koldo Mitxelenak ateak irekiko ditu berrio hurrengo astelehenean

KMK liburutegiak ateak irekiko ditu berriro, eta pixkanaka berrekingo die itxitakoan etenda geratu ziren zerbitzuei. Datorren astelehean irekiko da, maiatzak

Santiago Farizano

KMK liburutegiak ateak irekiko ditu berriro, eta pixkanaka berrekingo die itxitakoan etenda geratu ziren zerbitzuei. Datorren astelehean irekiko da, maiatzak 25, maileguak itzultzeko aukerarekin. Hallean espazio bat egokituko da horretarako. Liburutegiaren ohiko ordutegian egongo da irekita, astelehenik ostiralera 8.30etik 20.30era eta larunbatetan 8.30etik 14.00etara. 

Ekainaren 1etik aurrera itzulketa zerbitzuaz gainera, mailegu zerbitzuari berrekingo zaio, bi fasetan. Ekainaren 1etik 13ra maileguak aurrez erreserbatuta egingo dira soilik, katalogoaren bitartez, telefonoz 943 11 27 93  edo aurrez aurre.Liburutegian bertan ere erreserbatu ahal izango dira dokumentuak, sarrerako informazio mahaian.Modu batera zein bestera, dokumentuen erreserba prestatutakoan, SMS bidez jakinaraziko zaio erabiltzaileari eskaera prest duela. SMSa jasotzen duen unetik, 72 orduan jaso beharko dira eskatutako dokumentuak.

Ekainarien 15etik aurrera,ohiko mailegu zerbitzuari berrekingo zaio, eta apalategiak erabili ahal izango dira, nahiz eta jende kopurua eta zirkulazioa mugatuko diren.

Kultur jardueren programazioa ere abiaraziko da, eta gaur egungo erakusketa aretoan egingo dira. Areto horrek funtzio bikoitza izango du: Alde batetik, erakusketak hartuko ditu, eta, bestetik, hitzaldiak, biltzarrak eta abar hartzeko lekua eskainiko du (oraingoz jarduera aretoa ordezkatuko du).

Ekainaren bukaeran beste zenbait zerbitzu martxan jartzea aztertuko da, betiere egoeraren eboluzioaren arabera eta osasun arloko agintarien jarraibideak errespetatuz. «Jarduketa plan integral bar definitu da osasun eta higiene, zirkulazio eta komunikazio neurri guztiekin», ala esan du Kulturako diputatua, Harkaitz Millan-ek. 

Higiene neurriei dagokienez, ireki aurretik, KMK-ko instalazio eta baliabideetan sakon desinfektatu eta garbitu dira aretoak, altzariak eta gainazalak, osasun arloko agintariek emandako gomendioei jarraikiz.  Ateak irekitakoan, zentroa egunean hainbat aldiz garbituko da, eta berrogeialdian mailegatuta egon diren materialak desinfektatu egingo dira. Itzulitako materialak berrogeialdian jarriko dira apalategietara itzuli aurretik.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.

DBUS
Ekin
Didoe
Kutxa Fundazioa
Día mundial del retrete