Kiti Mánver, Melani Olivares, Inés Sánchez eta Gorka Otxoak gaur estreinatzen dute ‘Juntos’ funtzioa Victoria Eugenia antzokian eta igandera arte izango da ikusgai. Juan Carlos Rubiok zuzendu du Fabio Marraren obra eta seguruenik uda bukaerako gertakari kultural handienetakoa bilakatuko da, non auzitan jartzen zer den «normaltasuna» eta «familia».
Isabel etxebizitza xume batean bizi da, doi-doi bizi ere, Miguel seme elbarri, oldarkor eta eskuzabalarekin batera. Sandra alaba gazteak, zeina exekutibo arrakastatsua baita, hamar urte baino gehiagoz kanpoan bizi dena, ustekabeko bisita egingo dio, eta ondotik familia-harreman bihurriak hankaz gora geratuko dira gertaera ezusteko eta harrigarrien segidaren ondorioz, denak ere samurtasunez gainezka, tartean zorren bat edo beste delarik, eta umorea erruz eta gogotik.
Deja un comentario